viernes, 9 de enero de 2009

NORMALIZAZIO-PRINTZIPIOA (ondorioa)

Beraz, nahiz eta aurrerapen handiak eman diren azken urteotan, oraindik egiteko asko dago hausnarketan zehar horrenbeste aipatutako normalizazio eta berdintasun hori lortzeko, baina nik uste dut jende guztia, edo zati handi bat behintzat, kontzientziatzen bada, urte batzuen buruan atzeratuak gizarteko partaide “normaltzat” hartuko ditugula.

jueves, 8 de enero de 2009

NORMALIZAZIO-PRINTZIPIOA (eskema)

 DIskriminazioa = Marjinazioa
 XIX.mendean atzeratuak = gaixo mentalak
• XIX.mendearen erdian desberdindu eta medikoki sendatzen saiatu.
• Egoitzetan 1000 atzeratu batera.
• Nazismoak hilketa agindu.
 XX.mendean jarrera babeslea gaizkileak zirelakoan.
 Berdintasunaren alde. Atzeratuak besteak bezalakoak. Beraien gaixotasunak garatu ditzakete.
 Atzeratuak gure herriko osagai.
 Normalizazio printzipioa: A.U.P herritarren eskubide eta betebeharrak.
 Baldintza normalak:
• Bizitokia
• Lana/ Hezkuntza
• Aisialdia
 Normaltasuna
• Hezkuntza eskubidea
• Tratamendu berezia izateko eskubidea
• Jarduerak bereizi: eskolan / lanean, etxean / aisialdian
- Integrazioa: normalizazioa dakarren metodoa / bidea da.

miércoles, 7 de enero de 2009

NORMALIZAZIO-PRINTZIPIOA II

Argi dago gaur egungo egoera duela hainbat urteetako egoeraren oso ezberdina dela. Baina nik hiru esparru aipatuko nituzke eman den aurrerapen horren adierazgarri:
Lehenik eta behin, pertsona atzeratuen Bizi Baldintzak aipatuko ditut. Bizi-baldintzei dagokionez, esan daiteke lehen, egoitzak egiten zituztela, pertsona hauek bertan ezkutatzeko, hauei bizi baldintza hobeak emateko beharrean, gizartearengandik urrun egon zitezen. Baina orain, lehen ez bezala, egoitzak ere badaude, baina gaur egun egoitza hauetan pertsona hauek ezinhobeto zaintzen dituzte, beraien bizi baldintzak hobetuz eta gizarteko beraien integrazioan lagunduz. Gainera, gaur egun pertsona atzeratuen bizi baldintzetan pentsatuz instalazio bereziak jarri dituzte hainbat tokitan: “rampa”-k. komunetan…
Bestalde, Lan baldintzei erreparatuz gero, aipatzekoa da urritasunak dituzten pertsonei, ahalik eta garapen handiena lor dezaten, lanaren bidez gizarteratzeko bidean jarraitzeko aukera ematen zaiela: orientazioa eta prestakuntza emanez, enplegu arrunten bidez… Guk irakasle izango garen aldetik, prestakuntza horiek eman beharko dizkiegu pertsona atzeratuei garapen hori lor dezaten. Gainera, hezkuntza giza-eskubidea da, hau da, haur guztiek hezkuntza jasotzeko eskubidea izan behar dute eta ez dugu inor baztertu behar soilik atzeratua delako.
Orain, lanbide asko daude adimen urritasuna duten pertsonei zuzenduak, konturatu garelako beraiek ere gizartean integratzeko, parte hartzeko eta aldi berean pertsona moduan garatzeko aukera dutela. Izan ere, guk gizarteko partaidetzat hartzen baditugu, beraien garapena areagotuz joango da. Egia esan, denak desberdinak gara, lehenago esan bezala, hau da, guztion adimen maila desberdina da, baina denok nahi dugu gizartean integratuak sentitzea, honetan parte hartzea, bertan aktibo eta eragile sentituz eta baita baloratuak sentitzea ere.
Azkenik, Aisialdiari dagokionez, hiru esparruetatik gutxien garatua dagoen esparrua dela esan daiteke. Hala ere, geroz eta ekintza gehiago antolatzen dira pertsona atzeratuen baldintzetara egokituak. Adibidez, nire herrian ekintzak prestatzen direnean, askotan, pertsona adituak egoten dira ekintza hauetan parte hartzen pertsona atzeratuen beharrak asetzeko(umeei zuzendutako ekintzetan batez ere). Hala ere, askotan pertsona hauentzat soilik diren ekintzak ere prestatzen dira eta nire ustetan hori ez da oso egokia, lehen esan bezala zeharka bada ere pertsona hauen marjinazioa bultzatzen da; eta normalizazio eza aldi berean.

lunes, 5 de enero de 2009

NORMALIZAZIO-PRINTZIPIOA

nire ustetan gai honi buruzko hiyz egitea komenigarria da. Izan ere, ondoren aipatuko ditudan egiaztapenei jendeak ez die garrantzi handirik ematen eta horregatik dago gure gaur egungo gizartea dagoen moduan.
Hasteko, aipagarria iruditzen zait, pertsona atzeratu hauen egoera gizartean asko aldatu dela azken urteotan. Hala ere, oraindik ez dugu lortu pertsona hauek gizartean normaltzat hartzea. Izan ere, garai batean, urritasuna zuten pertsonak ez ziren gizarteko partaidetzat hartzen, marjinatu egiten ziren eta noiz edo noiz hauek ezkutatu ere. Garai haietan, pertsona hauetaz lotsatu egiten ziren senideak eta senideak ez ziren haiek mespretxatu egiten zituzten.
Hala ere, zorionez, egoera hau aldatzea lortu dugu. Gaur egun, ideologia ezberdinak dauden arren, pertsona hauek onartuagoak daude gure gizarte honetan, onartuago eta integratuago. Integratuago esaten dudanean, behintzat gizarteko partaidetzat hartzen direla esan nahi dut. Dena den, nahiz eta integraturik egon, oraindik ez ditugu normaltzat hartzen. Eta ni naiz normaltzat hartzen ez dituen lehenengoa. Azken finean, guztiok hori ikasi dugu, ezberdina dena anormaltzat hartzen, hori baita, bai gizarteak eta baita gure hezitzaileek irakatsi digutena, zuzenean edo zeharka bada ere. Baina hori da jende askori gustatu litzaigukeena, pertsona atzeratuak gure artean beste bat gehiago izatea.
Pertsona guztien arteko berdintasuna da azkenean helburua eta denok dakigun moduan jende mordo bat ari da gaur egun helburu hori lortzeko lanean, pertsona guztiak ezberdinak garen moduan pertsona atzeratuak ere ezberdinak direla soilik. Baina nahiz eta jende asko ari den gaur eguneko egoera aldatu nahian, beraiek asko izan arren, beraiez gain gizarteko beste guztiak ere mentalizatu behar gara zein den gaur egungo egoera eta hori aldatu beharra dagoela. Guztiok mentalizatzen garenean, orduan lortuko dugu pertsona hauek gizartean integratzea.

Gizarteko gainontzeko partaideak konturatu behar gara, guztiok garela ezberdinak eta beraiek urritasuna izatea ez dela beste munduko ezer, soilik gauza batzuetan guk baino zailtasun gehiago dituztela eta laguntza behar dutela, baian bestela berdinak gara. Beraiek ere sentimenduak dituzte guk bezala eta hau jende askori ahazten zaion aspektu bat dugu. Gainera, pertsona hauek ondo tratatuz gero, beraiek ezinhobeto tratatzen zaituzte, oso maitagarriak baitira. Hala ere, jendeak ez du maitagarritasun hori apreziatzen eta askotan mespretxatu ere egiten du jendeak, beraienganako “nazka” sentitzen dutelako edota beldurra dietelako. Hau oso penagarria iruditzen zait, nazka zergatik?ba al daukate guk ez daukagun zerbait?, baina penagarria den arren jende askok ditu sentimendu hauek beraienganako nahiz eta askok baita, gizartean onartzen dituzten. Hala ere, nahigabe edo nahita, pertsona atzeratu hauek askotan marjinatuta egon ohi dira. Marjinatze hau, eskoletan eman da urte askotan, baina zorionez gaur egun ez da horren nabaria.

sábado, 3 de enero de 2009

HEZKUNTZA (ONDORIOA)

Beraz, esan beharra dago Ingalaterrako Tokiko Hezkuntza Agintaritzaren erakunde honek zeregin garrantzitsua duela bertako ikastetxeetan, nahiz eta nazio mailan ez izan eta eremu txikiago batean la egiten duen.

Guzti hpnetatik ondoriozta dezaket, ikasle guztiek berdin tratatuak edo hezituak izateko eskubidea dutela eta berdin dela zailtasunak edo ezaugarri desberdinak badituzte.

HEZKUNTZA (eskema)

HEZKUNTZAN GUZTIONTZAKO SISTEMAK GARATZEA


 Hezkuntza barne hartzailea
• Guztiontzako hezkuntzan, hezkuntza barne-hartzaileak funtsezko faktorea
• Ikasle bereziek sistema tradizionalean
• egokitzeko berrikuntza gehigarriak
• helburua: ikasle guztien beharren arabera berregituratzea
• Ikasle guztientzako onuragarria
*metodologia aldatuz
*antolakuntza aldatuz

 Hezkuntza sistemen bilakaera
• Gobernutik inklusioa, tokiko hezkuntza agintaritzen bitartez
• Eskolak hobetzeko desafioa egin eta zailtasunak dituztenei babesa eskaini
• Ikastetxeei ardura handiagoa emanez
• 4 euskarri:
 THAren eskusartzea ikastetxearen arrakastaren alderantzizkoa
 Finantziazio justua
 Hezkuntza garatzeko plana: helburuak => programa => antolamendua
 Ebaluatzeko modua zehaztu (prozesua kudeatzeko)
• Ikastetxe mailaz igotzeko => eskola fundazioak => matrikula irekiak

 Lankidetza ikerketa: ikastetxeetako zuzendariekin lankidetza
• Gogoeta kritikoa
• Hezkuntza ikerketa pertsonengana iristeko

 Paradigma berriak ikastetxeak arrakastarekin itsututa daude, zenbait ikasleen porrotaren truke
• INTERDEPENDENTZIA
 Eragileekin lan egin: guraso, ONG, bertako komunitateak...

 Autoanalisiaren esparrurantz
• Definizioa
• Gidaritza
• Jarrerak
• Politikak, plangintza eta prozesuak
• Egiturak,egitekoa eta ardurak
• Finantziazioa
• Babesa eta erronkak
• Aniztasunari erantzuna
• Adituak eskura egotea
• Lankidetzak
• Datu-bilketa
• Garapen eta prestakuntza pertsonala

 Inklusioa: 4 elementu funtsezko
• Prozesu bat da
• Oztopoak identifikatu eta ezabatu
• Ikasleen asistentzia, partaidetza eta errendimendua
• Arreta berezia errendimendu baxuko gazteak baztertzeko

 Datuak beharrezkoak ebaluatzeko => aztertu => hobetzeko
• Bildu eta erabakitzeko modua
• Aldaketa palanka gisa datu onak => etekina

viernes, 2 de enero de 2009

THA : Tokiko Hezkuntza Agintaritza

Aipaturiko erakunde hau gure gizarterako eta eskoletako hezkuntzarako oso egokia delakoan nago; izan ere, bat nator honek dauzkan bi helburuekin. Alde batetik, Eskola-mailaren hobekuntza dago helburu hauen artean eta honekin bat nator, ezinbestekoa deritzodalako eskola-maila lantzea. Bestetik, Inklusioaren sustapena daukagu; honekin ere guztiz ados nagoela esan beharra daukat eta gainera zeresana ematen du helburu honek. Nik pertsonalki, helburu honekin aniztasuna lotzen dut, hau da, nire ustez inklusioaren sustapena, pertsona ezberdinak toki berean eta modu berean hezitzea izango litzateke. Izan ere, guztiok gara ezberdinak, bakoitza bere ezaugarriak dituelarik, baina horregatik ez dugu heziketa ezberdina jaso behar.

Horrela bada, THAen egitekoa ez da eskolak kontrolatzea, eskolei hobe daitezen desafio egitea eta eskola-maila hobetzeko zaitasunak dituzten haiei babesa eskaintzea baizik. Hala ere, eskola asko bikaintasuna bilatzen dute eta hori dela eta, ikastetxeek mailaz igotzeko beraien artean lehiatzen dute. Artikuluan esaten da, ikastetxeak mailaz igotzeko lehiakortasun hau funteszkoa dela, baina ni ez nator bat horrekin. Izan ere, zer lortzen da ikastetxeen arteko lehiakortasunarekin? Nire ustetan, ikastetxeen arteko harremanetan giro eskasa egotea lortzen da, askotan ikastetxe horietako ikasleen artean ere tira-birak sortuz. Azken finean, ikastetxeetako zuzendari eta langileen portaera imitatuko dute ikasleek eta hauen eredua jarraituko dute.

Honez gain, ikastetxe eta THA askok eskola-emaitzak hobetzeko edo hauek hoberenak izateko izugarrizko presioa jasaten dutela aipatzen da artikulu honetan. Honi buruz dudan iritzia guztiz negatiboa dela esan beharra dut. Izan ere, ikastetxeak presio hori jasaten badu, irakasleak ere presio hori jasaten dute ondorioz, zenbait adin txikiko eta gazte talde bazterkerian zokoraturik amaitzera helduz. Honekin adierazi nahi dudana zera da: irakasle batek bere klaseko media igotzeko presio handia badu, bere ikasleak presionatuko ditu, baina ez guztiak, nota onak atera ohi dituztenak edota nota onak ateratzeko gai direnak soilik; ikasketetan zailtasunak dituzten ikasleak baztertu egingo ditu, hauei ez erreparatuz eta ondorioz, ikasle hauen emaitzak, lehengoak baino txarragoak lortuz eta hauen motibazioa zeharo gutxituz.

Bukatzeko, ikastetxeek THAekiko izan dezakeen independentzia ere aipagarria da. Hau da, ikastetxeak THAek gomendatutako bidea jarraitu dezakete edota beraien helburu propioak izanik beste bide batetik jo dezakete. Askotan, THAek emandako pautak ondo etor dakizkie ikastetxe askori, baina ikastetxeak beraien helburu propioak izatea ere ezinbestekoa dela deritzot. Ikastetxe bakoitzak “bere nortasun propio” bat izan behar duela esango nuke.