Argi dago gaur egungo egoera duela hainbat urteetako egoeraren oso ezberdina dela. Baina nik hiru esparru aipatuko nituzke eman den aurrerapen horren adierazgarri:
Lehenik eta behin, pertsona atzeratuen Bizi Baldintzak aipatuko ditut. Bizi-baldintzei dagokionez, esan daiteke lehen, egoitzak egiten zituztela, pertsona hauek bertan ezkutatzeko, hauei bizi baldintza hobeak emateko beharrean, gizartearengandik urrun egon zitezen. Baina orain, lehen ez bezala, egoitzak ere badaude, baina gaur egun egoitza hauetan pertsona hauek ezinhobeto zaintzen dituzte, beraien bizi baldintzak hobetuz eta gizarteko beraien integrazioan lagunduz. Gainera, gaur egun pertsona atzeratuen bizi baldintzetan pentsatuz instalazio bereziak jarri dituzte hainbat tokitan: “rampa”-k. komunetan…
Bestalde, Lan baldintzei erreparatuz gero, aipatzekoa da urritasunak dituzten pertsonei, ahalik eta garapen handiena lor dezaten, lanaren bidez gizarteratzeko bidean jarraitzeko aukera ematen zaiela: orientazioa eta prestakuntza emanez, enplegu arrunten bidez… Guk irakasle izango garen aldetik, prestakuntza horiek eman beharko dizkiegu pertsona atzeratuei garapen hori lor dezaten. Gainera, hezkuntza giza-eskubidea da, hau da, haur guztiek hezkuntza jasotzeko eskubidea izan behar dute eta ez dugu inor baztertu behar soilik atzeratua delako.
Orain, lanbide asko daude adimen urritasuna duten pertsonei zuzenduak, konturatu garelako beraiek ere gizartean integratzeko, parte hartzeko eta aldi berean pertsona moduan garatzeko aukera dutela. Izan ere, guk gizarteko partaidetzat hartzen baditugu, beraien garapena areagotuz joango da. Egia esan, denak desberdinak gara, lehenago esan bezala, hau da, guztion adimen maila desberdina da, baina denok nahi dugu gizartean integratuak sentitzea, honetan parte hartzea, bertan aktibo eta eragile sentituz eta baita baloratuak sentitzea ere.
Azkenik, Aisialdiari dagokionez, hiru esparruetatik gutxien garatua dagoen esparrua dela esan daiteke. Hala ere, geroz eta ekintza gehiago antolatzen dira pertsona atzeratuen baldintzetara egokituak. Adibidez, nire herrian ekintzak prestatzen direnean, askotan, pertsona adituak egoten dira ekintza hauetan parte hartzen pertsona atzeratuen beharrak asetzeko(umeei zuzendutako ekintzetan batez ere). Hala ere, askotan pertsona hauentzat soilik diren ekintzak ere prestatzen dira eta nire ustetan hori ez da oso egokia, lehen esan bezala zeharka bada ere pertsona hauen marjinazioa bultzatzen da; eta normalizazio eza aldi berean.
miércoles, 7 de enero de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario