lunes, 5 de enero de 2009

NORMALIZAZIO-PRINTZIPIOA

nire ustetan gai honi buruzko hiyz egitea komenigarria da. Izan ere, ondoren aipatuko ditudan egiaztapenei jendeak ez die garrantzi handirik ematen eta horregatik dago gure gaur egungo gizartea dagoen moduan.
Hasteko, aipagarria iruditzen zait, pertsona atzeratu hauen egoera gizartean asko aldatu dela azken urteotan. Hala ere, oraindik ez dugu lortu pertsona hauek gizartean normaltzat hartzea. Izan ere, garai batean, urritasuna zuten pertsonak ez ziren gizarteko partaidetzat hartzen, marjinatu egiten ziren eta noiz edo noiz hauek ezkutatu ere. Garai haietan, pertsona hauetaz lotsatu egiten ziren senideak eta senideak ez ziren haiek mespretxatu egiten zituzten.
Hala ere, zorionez, egoera hau aldatzea lortu dugu. Gaur egun, ideologia ezberdinak dauden arren, pertsona hauek onartuagoak daude gure gizarte honetan, onartuago eta integratuago. Integratuago esaten dudanean, behintzat gizarteko partaidetzat hartzen direla esan nahi dut. Dena den, nahiz eta integraturik egon, oraindik ez ditugu normaltzat hartzen. Eta ni naiz normaltzat hartzen ez dituen lehenengoa. Azken finean, guztiok hori ikasi dugu, ezberdina dena anormaltzat hartzen, hori baita, bai gizarteak eta baita gure hezitzaileek irakatsi digutena, zuzenean edo zeharka bada ere. Baina hori da jende askori gustatu litzaigukeena, pertsona atzeratuak gure artean beste bat gehiago izatea.
Pertsona guztien arteko berdintasuna da azkenean helburua eta denok dakigun moduan jende mordo bat ari da gaur egun helburu hori lortzeko lanean, pertsona guztiak ezberdinak garen moduan pertsona atzeratuak ere ezberdinak direla soilik. Baina nahiz eta jende asko ari den gaur eguneko egoera aldatu nahian, beraiek asko izan arren, beraiez gain gizarteko beste guztiak ere mentalizatu behar gara zein den gaur egungo egoera eta hori aldatu beharra dagoela. Guztiok mentalizatzen garenean, orduan lortuko dugu pertsona hauek gizartean integratzea.

Gizarteko gainontzeko partaideak konturatu behar gara, guztiok garela ezberdinak eta beraiek urritasuna izatea ez dela beste munduko ezer, soilik gauza batzuetan guk baino zailtasun gehiago dituztela eta laguntza behar dutela, baian bestela berdinak gara. Beraiek ere sentimenduak dituzte guk bezala eta hau jende askori ahazten zaion aspektu bat dugu. Gainera, pertsona hauek ondo tratatuz gero, beraiek ezinhobeto tratatzen zaituzte, oso maitagarriak baitira. Hala ere, jendeak ez du maitagarritasun hori apreziatzen eta askotan mespretxatu ere egiten du jendeak, beraienganako “nazka” sentitzen dutelako edota beldurra dietelako. Hau oso penagarria iruditzen zait, nazka zergatik?ba al daukate guk ez daukagun zerbait?, baina penagarria den arren jende askok ditu sentimendu hauek beraienganako nahiz eta askok baita, gizartean onartzen dituzten. Hala ere, nahigabe edo nahita, pertsona atzeratu hauek askotan marjinatuta egon ohi dira. Marjinatze hau, eskoletan eman da urte askotan, baina zorionez gaur egun ez da horren nabaria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario