martes, 30 de diciembre de 2008

HEZKUNTZA GUZTIONTZAKO SISTEMAK GARATZEA II

Lankidetza ere aipagarria da.Elkar ezagutzen ez duten edo inoiz elkarrekin lan egin ez duten irakasleek eskola berean elkarlanean aritzea izango litzateke. Honi esker, irakasleek gauza edo esperientzia berriak aportatuko dituzte ikastetxe ezberdinetan eta baita elkarlanean arituko diren irakasleei ere. Nire ustez, lankidetza mota hau oso egokia da ikastetxearen funtzionamendurako eta ikasleen motibaziorako. Izan ere, ikasleak ez ohikoak diren egoerekin eta berriak diren irakasteko moduekin, motibatuta senti daitezke.
Inklusioaren sustapenari dagokionez, nire ustez, pertsona ezberdinak toki berean eta modu berean hezitzea da. Azken finean, guztiok gara desberdinak bakoitzak bere ezaugarriak dituelarik. Nire aburuz, irakasleak ikasleei ideia hau transmititzea ezinbestekoa da. Beraz, irakasleak ikasleen arteko desberdintasunak nabarmentzen baditu, azkenean ikasleek ere desberdintasun horiek erabiliko dituzte baztertzea edo liderazgoa eraginez. Guzti honen ondorioz, eskolaren maila jaistera iritsiko ginateke: baztertzeak ikasleak desmotibatu egingo ditu, desmotibazio horrek ikasle horren etekin akademikoa ere jaitsi egingo du eta hau ikasle askotan gertatzen bada eskolako kalifikazioen batazbestekoak jaitsi egingo dira.

lunes, 29 de diciembre de 2008

HEZKUNTZA GUZTIONTZAKO SISTEMAK GARATZEA

Hausnarketa honetan Hezkuntza barne-hartzailearen gaia landuko dut batez ere. Aurkezten zaigun gai hau espezializatua da eta oso urrun geratzen zaigun gai bay dela esan daiteke. Ondoren, ideiarik aipagarrienak komentatuko ditugu noizean behin nire iritzi pertsonala tartekatuz.

Lehenik eta behin, Hezkuntza barne-hartzailearen gaia ukitzea gustatuko litzaidake. Hezkuntza barne-hartzailea “Guztiontzako Hezkuntza” bat dela esan daiteke. Mota honetako hezkuntzak aniztasuna aldarrikatzen du, jarrera baztertzaileari uko eginez. Hezkuntza honen helburua, ikasle guztien beharren arabera egituratzea da. Nire ustetan, eskoletan hezkuntza eredu honen premia ikusten dut, baina, guzti hau praktikara eramatea oso zaila ikusten dut. Hala ere, hezkuntza eredu hau eskoletan aplikatu daitekeelakoan nago horretan gogotsu jarriz gero.

Tokiko Hezkuntza Agintaritza (THA) ere aipatzekoa. Esan dezaket, kontzeptu edo ideia hau ulertzea asko kostatu zait. Hala ere, honi buruzko definizio bat ematekotan ondorengo hau esango nuke: Ingalaterrako erakunde bat da, zeinen helburuak “eskola maila hobetzea” eta “inklusioaren sustapena” diren. THAren eginkizuna ez da ikastetxeak kontrolatzea, baizik eta eskola maila hobetzeko zailtasunak dituztenei babesa ematea. Hala ere, eskola askok bikaintasuna dute helburu eta ondorioz ikastetxeen arteko lehiakortasuna sortzen da. Gaur egun, ikastetxe askoren artean ikusi daiteke aipatutako lehiakortasun hau, baina nire ustetan ez da batere onuragarria; izan ere, lehiakortasun honek ikasleak inplikatzen ditu, azkenean ikastetxe horietako ikasleen artean ere tira-birak eraginez.

sábado, 27 de diciembre de 2008

GELAKIDEAK? (ESKEMA)

 SARRERA
• Ikasleen barne-hartzea lortzeko ikasgelan
 Hezkuntza komunitatea eraikitzea ikasgelan
 Ikastetxeei lotuta dagoen sistema soziala
• 4 oinarri:
 Aniztasuna
 Ikaskuntza
 Soziala
 Laguntzazkoa
• Curriculuma garapen praktikoan dibertsifikatu egiten da
• Jarduera kooperatiboak: komunitate gisa

 IKASGELA, SISTEMA SOZIAL GISA
• Irakaslearen konpromisoa
• Hezkuntza bereziko baliabide eta profesionalak gehiago erabili
• Proportzio naturalak gorde
• Irakasleen artean loturak

 IKASGELA, ANIZTASUNAREN KOMUNITATE GISA
• Aniztasuna errealitate globala da
• Onartu Baloratu Goraipatu
• Ikasgelako aniztasuna balioetsi eta goraipatu
 Genero-diferentziak errespetatu eta aitortu
 Errespetua eta erlijio-diferentziak ezagutu
 Trebetasun- eta gaitasun-diferentziak errespetatu


• Ikasgela, guztiontzako ikaskuntza-erkidego bezala
 Ikasgelako jarduerak
- Gogoetatsuak
- Gizartean eragiten dutenak
- Eskura dituzten baliabide guztiak erabil ditzaten
- Kolektiboak eta solidarioak
 Guztientzako estrategiak eta multzokatzeak
Diez Gutierrez:
- Jarduera eta lanak garrantzitsuak
- Eskuragarriak
- Erabilgarriak
- Erakargarriak
- Esperimentalak
- Lagunduak
Gimeno eta Perez Gomez:
- Zeregin motak
- Lan-unitate egituratuak eta jarraitzeko errazak
- Gaien azterketan eta horien zati batean bereiztea
- Ikasle-azpitaldeen artean irakaslearen denboraren banaketa
- Talde txikitan lan egiteko ikasleen banaketa
- Curriculuma garatzeko bitarteko dibertsifikatuak
 Estrategiak
- Taldekatze malgua
- Metodo kooperatiboak




 IKASGELA LAGUNTZA KOMUNITATE GISA
• Lankide eta lagunen sistema
• Lagun taldea
• Ikaskideen arteko lankidetza taldeak
• Ikaskideen arteko laguntza batzordeak

 Guztientzako hezkuntzarako hainbat gako
• Barne hartzeko fokua zabaltzea
• Kanporatzea salatu
• Barne hartzearen ezagutzaren eraikuntzan laguntzea
• Kanporatzera bultzatzen duten indarren aurka jardun

GELAKIDEAK? (ONDORIOA)

Azkenik, esan beharra dago, aipaturiko ideia guzti hauek bete edo konpondu ahal izateko, irakasle, zuzendari eta ikastetxeko langile guztiek ideiak argi izan behar dituztela, hau da, beraiek egon behar dira berdintasunaren alde, beraiek aniztasunaren alde eta horrela lortuko dugu bai eskoletan eta baita gaur egungo gizarteko egoera aldatzea.

viernes, 26 de diciembre de 2008

GELAKIDEAK? GUZTIENTZAKO HEZIKETAREN GAKOAK IKASGELAN III

Beste ideia bati helduz, irakasleen esku-hartzeak duen garrantzia ere aipagarria iruditzen zait. Irakasleen jokabideak umeengan zerikusi handia du. Horrela bada irakasleek modelo bat aurkezteko jarrera horrek, ez dio ikasle-talde gehiengoari mesederik egiten. Modelo hau modu askotara aurkezten zaigu eskoletan: noten arabera, itsura fisikoaren arabera, gaitasunen arabera... Irakasleak modelo hauen aipamena egitearekin, modelo hori jarraitzen ez duten ikasleengan eragin txarra lortzen du, ondorioz ikasle hauek beren burua gutxietsiz. Hala ere, modelo hauen aipamena curriculum ezkutuaren barnean sartzen dira nire aburuz; izan ere, irakasleak ez du nahita modelo bat goraipatzen, baina bai nahigabe. Adibidez, ikasle batek abeslari lirain baten argazkia gelara eramaten duenean irakasleak paretan itsasten uzten dionean nahigabe modelo bat transmititzen die ikasleei; baita, “a zer neska polita” baieztapena adieraztean.

Honez gain, minusbaliotasuna duten ikasleez hitz egitea ere egokia iruditzen zait; azken finean ezintasuna duten ikasleak dira baztertzen diren lehenengo pertsonak. Ikastetxe berdinean minusbaliotasun bera duten ikasle gehiegi egoteak hausnarketa honetan zehar eta artikuluan zehar behin eta berriro aipaturiko arazoa bultzatzen du; izan ere, ikasle guztiek ahalik eta ingurune arruntenean hezi eta elkarrekin bizitzea, eta aukera-berdintasunaren eskubideei uko egitea suposatzen du. Nire ustez, ezintasuna duten pertsonak, tratu berezia behar duten arren, ez dira ezintasunik ez duten ikasleengandik aparte egon behar, baizik eta hauekin batera, ikasle hauekin harremanak izateak asko lagunduko baitie. Beraz, ezinbestekoa ikusten dut, minusbaliotasuna pairatzen duten ikasleek, aparteko klase batean egon beharrean, ikasle ezberdinekin sozializatzeko aukera izatea.

Ikastetxeko testuinguruak ere zeresan handia du egiten ari naizen hausnarketa honetan. Izan ere, ikasgela bateko altzairuak oso garrantzitsuak dira, ikasle guztiak besteenganako berdintasuna senti dezaten. Adibidez, gurpildun aulki batekin dabilen ikasle batek ez ditu ateekin arazoak izan behar (estuegiak badira, alegia) ezta apaletara iristeko edo altuera batetik jaisteko arazoak ere. Beraz, nahiz eta eskola gutxitan suertatu, eskoletako instalazioa ikasleen beharrei egokituta egon behar da.

jueves, 25 de diciembre de 2008

GELAKIDEAK? GUZTIENTZAKO HEZIKETAREN GAKOAK IKASGELAN II

Hasteko izenburuak dioen bezala, guztientzako heziketari buruz mintzatuko naiz. Guztientzako heziketa hau honela definituko nuke nik hausnarketa sakon bat egin ondoren: pertsona ezberdinen artean aniztasuna positiboki ulertuz ematen den hezkuntza eredu bat.

Aipatzeko da Espainiako Hezkuntza Lege berriak (Hezkuntzako Kalitateko Lege Organikoa) hezkuntza-kalitatea bermatu nahi duela, ikasle-talde zehatzentzako hezkuntza-ibilbideak eta bide bereizgarriak ezarriz. Hezkuntza politiko honekin ikasleen arteko lehiakortasun batera iritsi gaitezke. Gaur egun, lehiakortasun hau garbi ikusi dezakegu hainbat eskolatan, baita gizartean bertan ere, noski.

Nire iritziz, guztiz desegokia da lehiakortasun hau eskoletan ematea, gainera eskolak berak bultzatua, eredu diskriminatorio baten bidez. Adibidez, gelako azkarrenetarikoa den haur bat, askoz motibatuago eta lanerako gogotsuago egongo da eredu lehiakor baten aurrean. Baina bestalde, horren azkarra ez den eta ikastea kostatzen zaion haur bat, desmotibatuago eta lanerako gogorik gabe sentituko da eredu lehiakorrean. Hala ere, eredu honek badu bere alde positiboa, ikasle askok lehiakortasun hori dela eta, ikasketetan gehiago saiatzeko joera dute.

Aurretik aipatutako lege berriaren eredu horri kontrajarriz, zorionez, hainbat gizarte talde (erakunde, mugimendu, ikastetxe, irakasle) guztientzako hezkuntza bat bilatzen duten hezkuntza-komunitate baten bila dabiltza. Komunitate honetan, eskolako partaide guztiek, kide izateko eskubidea dute, ikasle bakoitzaren ezaugarriak edozein direla ere. Bilatzen dutena, aniztasuna bultzatuko duen eredu bat da, sexismorik, arrazakeriariarik, diskriminaziorik eta lehiakortasun obsesiborik gabekoa hain zuzen ere. Nire ustez ezinbestekoa dugu gaur egun modu honetako eredu bat zabaltzea gure gizarte honetan, horrela eskolaren bidez gizarteko balore diskriminatzaileak pixkana desagertzea lortuko genuke. Izan ere jakin badakigunez, aipaturiko eredu negatibo horrek ondoriok txarrak besterik ez ditu ekartzen.

martes, 23 de diciembre de 2008

GELAKIDEAK? GUZTIENTZAKO HEZIKETAREN GAKOAK IKASGELAN

Hasteko, izenburuan irakurri dugun bezala, guztiontzako heziketari buruz hitz egingo dugu. Guztiontzako heziketa hau pertsona ezberdinen artean aniztasuna positiboki ulertuz ematen den hezkuntza eredu bat da.

Angeles Parrilak dioen bezala, eskolan ikasle guztiek dute kide izateko eskubidea eta parte hartzea berdintasun gisa ikusten da. Berdintasunean guztiontzako heziketa bat emateak suposatzen du, ikasle guztiak hartu behar direla gelako ikaskide bezala inongo berezitasunik egin gabe, hots, ikasleen arteko desberdintasunak eta kanporatzeak ekiditu behar ditugu.

Nire ustez, berdintasuna kontutan izan behar dugun zerbait da, baina hala ere, argi izan behar dugu gizarte honetan denok garela desberdinak. Desberdintasun hau positibotzat hartu behar dugulakoan nago, bakoitzaren ezaugarri horiek positiboki hartu eta gure ikaskideei ezagutzera emanez. Denok ditugu gure akats eta ahuleziak, honekin esan nahi dugu inor ez dela perfektua eta ezin dugula inor baztertu.

Ikasgela aniztasunaren komunitate gisa ikustea garrantzitsua dela uste dut. Aniztasuna, arrazakeria, familia eredu desberdinak... zaindu eta goraipatzea beharrezkoa delako inor baztertua sentitu ez dadin. Ikasgela laguntzarako gunea izan behar da, baztertu beharrean sortu, eraiki egin eharko dugu toki hori laguntza espazio bat izan dadin.

Barne-hartzearen garrantzia azpimarratu behar da, baina eskolak bakarrik ez du garrantzia. Honekin esan nahi dudana zera da: garrantzitsuagoa dela ikasgela, egunerokotasuna... baina era berean aspektu hau zailena da. Ikastetxeko testuinguruak zeresan handia du aurretik aipatu dugun bezala. Ikasgela bateko altzairuak oso garrantzitsuak dira, ikasle guztiak besteenganako berdintasuna senti dezaten. Adibidez, gurpildun aulki batekin dabilen ikasle batek ez ditu ateekin arazoak izan behar, estuegiak badira alegia, ezta apaletara iristeko edo altuera batetik jaisteko arazoak ere. Beraz, nahiz eta eskola gutxitan suertatu, eskoletako instalazioa ikasleen beharrei egokituta egon behar da. esan beharra dago, ikasgela dela barne-hartzea eskuratzeko toki egokiena eta eraginkorrena.

Laburbilduz, diferentziak errespetatu behar ditugu aniztasunean murgiltzeko beharrak lortuz. Hortaz, berdintasun-printzipioak ezin ditu diferentziak alde batera utzi, ikasgelako aniztasuna kontuan hartu gabe. Horrez gain, aniztasunean murgiltzeko ikasleen inplikazioa eta konpromisoa garrantzitsuak dira. Gainera, gobernuak ere garrantzia izugarria dauka barne-hartze honetan. Gobernutik barne-hartzea bultzatzeko laguntza egon behar da, gaur egun eskoletan dagoen lehiakortasuna ekiditeko. Uste dugulako, eskoletako lehiakortasun hau guztiz desgokia dela, eredu diskriminatorio batera bultzatzen duelako.

DEFINIZIOA

Hezkuntza pedagogikoa, pedagogia bere barne hartzen duen hezkuntza mota da. Pedagogiak fenomeno sozialak eta giza espezifikoak aztertzen dituen zientzia da. Hori dela eta, ezinbestekoa da heziketa zentro bateko ikasleek heziketa pedagogikoa ere jasotzea. Hala ere, oso garrantzitsua da hezkuntza mota hau behar bezala lantzea, bestela ondorio txarrak ekar ditzake.