Aipaturiko erakunde hau gure gizarterako eta eskoletako hezkuntzarako oso egokia delakoan nago; izan ere, bat nator honek dauzkan bi helburuekin. Alde batetik, Eskola-mailaren hobekuntza dago helburu hauen artean eta honekin bat nator, ezinbestekoa deritzodalako eskola-maila lantzea. Bestetik, Inklusioaren sustapena daukagu; honekin ere guztiz ados nagoela esan beharra daukat eta gainera zeresana ematen du helburu honek. Nik pertsonalki, helburu honekin aniztasuna lotzen dut, hau da, nire ustez inklusioaren sustapena, pertsona ezberdinak toki berean eta modu berean hezitzea izango litzateke. Izan ere, guztiok gara ezberdinak, bakoitza bere ezaugarriak dituelarik, baina horregatik ez dugu heziketa ezberdina jaso behar.
Horrela bada, THAen egitekoa ez da eskolak kontrolatzea, eskolei hobe daitezen desafio egitea eta eskola-maila hobetzeko zaitasunak dituzten haiei babesa eskaintzea baizik. Hala ere, eskola asko bikaintasuna bilatzen dute eta hori dela eta, ikastetxeek mailaz igotzeko beraien artean lehiatzen dute. Artikuluan esaten da, ikastetxeak mailaz igotzeko lehiakortasun hau funteszkoa dela, baina ni ez nator bat horrekin. Izan ere, zer lortzen da ikastetxeen arteko lehiakortasunarekin? Nire ustetan, ikastetxeen arteko harremanetan giro eskasa egotea lortzen da, askotan ikastetxe horietako ikasleen artean ere tira-birak sortuz. Azken finean, ikastetxeetako zuzendari eta langileen portaera imitatuko dute ikasleek eta hauen eredua jarraituko dute.
Honez gain, ikastetxe eta THA askok eskola-emaitzak hobetzeko edo hauek hoberenak izateko izugarrizko presioa jasaten dutela aipatzen da artikulu honetan. Honi buruz dudan iritzia guztiz negatiboa dela esan beharra dut. Izan ere, ikastetxeak presio hori jasaten badu, irakasleak ere presio hori jasaten dute ondorioz, zenbait adin txikiko eta gazte talde bazterkerian zokoraturik amaitzera helduz. Honekin adierazi nahi dudana zera da: irakasle batek bere klaseko media igotzeko presio handia badu, bere ikasleak presionatuko ditu, baina ez guztiak, nota onak atera ohi dituztenak edota nota onak ateratzeko gai direnak soilik; ikasketetan zailtasunak dituzten ikasleak baztertu egingo ditu, hauei ez erreparatuz eta ondorioz, ikasle hauen emaitzak, lehengoak baino txarragoak lortuz eta hauen motibazioa zeharo gutxituz.
Bukatzeko, ikastetxeek THAekiko izan dezakeen independentzia ere aipagarria da. Hau da, ikastetxeak THAek gomendatutako bidea jarraitu dezakete edota beraien helburu propioak izanik beste bide batetik jo dezakete. Askotan, THAek emandako pautak ondo etor dakizkie ikastetxe askori, baina ikastetxeak beraien helburu propioak izatea ere ezinbestekoa dela deritzot. Ikastetxe bakoitzak “bere nortasun propio” bat izan behar duela esango nuke.
viernes, 2 de enero de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario