lunes, 29 de diciembre de 2008

HEZKUNTZA GUZTIONTZAKO SISTEMAK GARATZEA

Hausnarketa honetan Hezkuntza barne-hartzailearen gaia landuko dut batez ere. Aurkezten zaigun gai hau espezializatua da eta oso urrun geratzen zaigun gai bay dela esan daiteke. Ondoren, ideiarik aipagarrienak komentatuko ditugu noizean behin nire iritzi pertsonala tartekatuz.

Lehenik eta behin, Hezkuntza barne-hartzailearen gaia ukitzea gustatuko litzaidake. Hezkuntza barne-hartzailea “Guztiontzako Hezkuntza” bat dela esan daiteke. Mota honetako hezkuntzak aniztasuna aldarrikatzen du, jarrera baztertzaileari uko eginez. Hezkuntza honen helburua, ikasle guztien beharren arabera egituratzea da. Nire ustetan, eskoletan hezkuntza eredu honen premia ikusten dut, baina, guzti hau praktikara eramatea oso zaila ikusten dut. Hala ere, hezkuntza eredu hau eskoletan aplikatu daitekeelakoan nago horretan gogotsu jarriz gero.

Tokiko Hezkuntza Agintaritza (THA) ere aipatzekoa. Esan dezaket, kontzeptu edo ideia hau ulertzea asko kostatu zait. Hala ere, honi buruzko definizio bat ematekotan ondorengo hau esango nuke: Ingalaterrako erakunde bat da, zeinen helburuak “eskola maila hobetzea” eta “inklusioaren sustapena” diren. THAren eginkizuna ez da ikastetxeak kontrolatzea, baizik eta eskola maila hobetzeko zailtasunak dituztenei babesa ematea. Hala ere, eskola askok bikaintasuna dute helburu eta ondorioz ikastetxeen arteko lehiakortasuna sortzen da. Gaur egun, ikastetxe askoren artean ikusi daiteke aipatutako lehiakortasun hau, baina nire ustetan ez da batere onuragarria; izan ere, lehiakortasun honek ikasleak inplikatzen ditu, azkenean ikastetxe horietako ikasleen artean ere tira-birak eraginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario