jueves, 25 de diciembre de 2008

GELAKIDEAK? GUZTIENTZAKO HEZIKETAREN GAKOAK IKASGELAN II

Hasteko izenburuak dioen bezala, guztientzako heziketari buruz mintzatuko naiz. Guztientzako heziketa hau honela definituko nuke nik hausnarketa sakon bat egin ondoren: pertsona ezberdinen artean aniztasuna positiboki ulertuz ematen den hezkuntza eredu bat.

Aipatzeko da Espainiako Hezkuntza Lege berriak (Hezkuntzako Kalitateko Lege Organikoa) hezkuntza-kalitatea bermatu nahi duela, ikasle-talde zehatzentzako hezkuntza-ibilbideak eta bide bereizgarriak ezarriz. Hezkuntza politiko honekin ikasleen arteko lehiakortasun batera iritsi gaitezke. Gaur egun, lehiakortasun hau garbi ikusi dezakegu hainbat eskolatan, baita gizartean bertan ere, noski.

Nire iritziz, guztiz desegokia da lehiakortasun hau eskoletan ematea, gainera eskolak berak bultzatua, eredu diskriminatorio baten bidez. Adibidez, gelako azkarrenetarikoa den haur bat, askoz motibatuago eta lanerako gogotsuago egongo da eredu lehiakor baten aurrean. Baina bestalde, horren azkarra ez den eta ikastea kostatzen zaion haur bat, desmotibatuago eta lanerako gogorik gabe sentituko da eredu lehiakorrean. Hala ere, eredu honek badu bere alde positiboa, ikasle askok lehiakortasun hori dela eta, ikasketetan gehiago saiatzeko joera dute.

Aurretik aipatutako lege berriaren eredu horri kontrajarriz, zorionez, hainbat gizarte talde (erakunde, mugimendu, ikastetxe, irakasle) guztientzako hezkuntza bat bilatzen duten hezkuntza-komunitate baten bila dabiltza. Komunitate honetan, eskolako partaide guztiek, kide izateko eskubidea dute, ikasle bakoitzaren ezaugarriak edozein direla ere. Bilatzen dutena, aniztasuna bultzatuko duen eredu bat da, sexismorik, arrazakeriariarik, diskriminaziorik eta lehiakortasun obsesiborik gabekoa hain zuzen ere. Nire ustez ezinbestekoa dugu gaur egun modu honetako eredu bat zabaltzea gure gizarte honetan, horrela eskolaren bidez gizarteko balore diskriminatzaileak pixkana desagertzea lortuko genuke. Izan ere jakin badakigunez, aipaturiko eredu negatibo horrek ondoriok txarrak besterik ez ditu ekartzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario