Hasteko, izenburuan irakurri dugun bezala, guztiontzako heziketari buruz hitz egingo dugu. Guztiontzako heziketa hau pertsona ezberdinen artean aniztasuna positiboki ulertuz ematen den hezkuntza eredu bat da.
Angeles Parrilak dioen bezala, eskolan ikasle guztiek dute kide izateko eskubidea eta parte hartzea berdintasun gisa ikusten da. Berdintasunean guztiontzako heziketa bat emateak suposatzen du, ikasle guztiak hartu behar direla gelako ikaskide bezala inongo berezitasunik egin gabe, hots, ikasleen arteko desberdintasunak eta kanporatzeak ekiditu behar ditugu.
Nire ustez, berdintasuna kontutan izan behar dugun zerbait da, baina hala ere, argi izan behar dugu gizarte honetan denok garela desberdinak. Desberdintasun hau positibotzat hartu behar dugulakoan nago, bakoitzaren ezaugarri horiek positiboki hartu eta gure ikaskideei ezagutzera emanez. Denok ditugu gure akats eta ahuleziak, honekin esan nahi dugu inor ez dela perfektua eta ezin dugula inor baztertu.
Ikasgela aniztasunaren komunitate gisa ikustea garrantzitsua dela uste dut. Aniztasuna, arrazakeria, familia eredu desberdinak... zaindu eta goraipatzea beharrezkoa delako inor baztertua sentitu ez dadin. Ikasgela laguntzarako gunea izan behar da, baztertu beharrean sortu, eraiki egin eharko dugu toki hori laguntza espazio bat izan dadin.
Barne-hartzearen garrantzia azpimarratu behar da, baina eskolak bakarrik ez du garrantzia. Honekin esan nahi dudana zera da: garrantzitsuagoa dela ikasgela, egunerokotasuna... baina era berean aspektu hau zailena da. Ikastetxeko testuinguruak zeresan handia du aurretik aipatu dugun bezala. Ikasgela bateko altzairuak oso garrantzitsuak dira, ikasle guztiak besteenganako berdintasuna senti dezaten. Adibidez, gurpildun aulki batekin dabilen ikasle batek ez ditu ateekin arazoak izan behar, estuegiak badira alegia, ezta apaletara iristeko edo altuera batetik jaisteko arazoak ere. Beraz, nahiz eta eskola gutxitan suertatu, eskoletako instalazioa ikasleen beharrei egokituta egon behar da. esan beharra dago, ikasgela dela barne-hartzea eskuratzeko toki egokiena eta eraginkorrena.
Laburbilduz, diferentziak errespetatu behar ditugu aniztasunean murgiltzeko beharrak lortuz. Hortaz, berdintasun-printzipioak ezin ditu diferentziak alde batera utzi, ikasgelako aniztasuna kontuan hartu gabe. Horrez gain, aniztasunean murgiltzeko ikasleen inplikazioa eta konpromisoa garrantzitsuak dira. Gainera, gobernuak ere garrantzia izugarria dauka barne-hartze honetan. Gobernutik barne-hartzea bultzatzeko laguntza egon behar da, gaur egun eskoletan dagoen lehiakortasuna ekiditeko. Uste dugulako, eskoletako lehiakortasun hau guztiz desgokia dela, eredu diskriminatorio batera bultzatzen duelako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario