Beste ideia bati helduz, irakasleen esku-hartzeak duen garrantzia ere aipagarria iruditzen zait. Irakasleen jokabideak umeengan zerikusi handia du. Horrela bada irakasleek modelo bat aurkezteko jarrera horrek, ez dio ikasle-talde gehiengoari mesederik egiten. Modelo hau modu askotara aurkezten zaigu eskoletan: noten arabera, itsura fisikoaren arabera, gaitasunen arabera... Irakasleak modelo hauen aipamena egitearekin, modelo hori jarraitzen ez duten ikasleengan eragin txarra lortzen du, ondorioz ikasle hauek beren burua gutxietsiz. Hala ere, modelo hauen aipamena curriculum ezkutuaren barnean sartzen dira nire aburuz; izan ere, irakasleak ez du nahita modelo bat goraipatzen, baina bai nahigabe. Adibidez, ikasle batek abeslari lirain baten argazkia gelara eramaten duenean irakasleak paretan itsasten uzten dionean nahigabe modelo bat transmititzen die ikasleei; baita, “a zer neska polita” baieztapena adieraztean.
Honez gain, minusbaliotasuna duten ikasleez hitz egitea ere egokia iruditzen zait; azken finean ezintasuna duten ikasleak dira baztertzen diren lehenengo pertsonak. Ikastetxe berdinean minusbaliotasun bera duten ikasle gehiegi egoteak hausnarketa honetan zehar eta artikuluan zehar behin eta berriro aipaturiko arazoa bultzatzen du; izan ere, ikasle guztiek ahalik eta ingurune arruntenean hezi eta elkarrekin bizitzea, eta aukera-berdintasunaren eskubideei uko egitea suposatzen du. Nire ustez, ezintasuna duten pertsonak, tratu berezia behar duten arren, ez dira ezintasunik ez duten ikasleengandik aparte egon behar, baizik eta hauekin batera, ikasle hauekin harremanak izateak asko lagunduko baitie. Beraz, ezinbestekoa ikusten dut, minusbaliotasuna pairatzen duten ikasleek, aparteko klase batean egon beharrean, ikasle ezberdinekin sozializatzeko aukera izatea.
Ikastetxeko testuinguruak ere zeresan handia du egiten ari naizen hausnarketa honetan. Izan ere, ikasgela bateko altzairuak oso garrantzitsuak dira, ikasle guztiak besteenganako berdintasuna senti dezaten. Adibidez, gurpildun aulki batekin dabilen ikasle batek ez ditu ateekin arazoak izan behar (estuegiak badira, alegia) ezta apaletara iristeko edo altuera batetik jaisteko arazoak ere. Beraz, nahiz eta eskola gutxitan suertatu, eskoletako instalazioa ikasleen beharrei egokituta egon behar da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario